XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idatzizko adierazpena

Egunkari pertsonala edo norberaren egunerokoa

10. Irakurri testu-zati hau.

Otsailak 13 Kaixo, Mokil okiltxoa naiz.

Basoko eskola Gauontz jaunak idazten irakatsi dit.

Horregatik hemendik aurrera, neure egunkaria idatziko dut.

Eta nagusia izan nadinean, arotza izan ordez, agian, idazlea izango naiz.

Otsailak 14 Nire gurasoek habia polit bat zuten pago baten adarretan.

Hortxe jaio nintzen ni, joan zen udaberrian.

Dirudienez, orduan luma gutxi nuen, baina beti izan dut moko luze, mehe eta gogorra.

Mokoak, lehen, jateko balio zidan, baina... orain idazteko ere bai.

11. Aukera ezazu erantzun egokia, irakurgaitik abiatuz.

Egunkari pertsonalak...

- hirugarren pertsonan idatzita egon behar du.

- idatzi den eguneko data eduki behar du.

- lehen pertsonan idatzita egon behar du.

- idatzi duenaren bizipen eta pentsamenduak azaltzen ditu.

- abentura fantastikoak azaltzen ditu beti.

Egunkari pertsonala edo norberaren egunerokoa koaderno bat da, non pertsona batek egunero gertatzen zaizkion gauzak, bere pentsamenduak... idazten dituen.

12. Idatzi zure egunkaria, azken bi egunetan gertatu zaizunaz.